XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Bai zera! - mutil urdintzen hasiak -.

Esmeralda honen berri bazenaki, ez zenuke noski horrenbeste ederretsiko.

- Zer diozu, gizona! - Alegia, gezurrezkoa dela.

- Ez da gezurrezkoa, egi-egiazkoa baizik.

Ez ote dakizu zoragarrizko harri hau Imperator esmeralda entzutetsua dela? - Antz-antzekoa bai, baina ez berbera.

- Berbera! - dio ahots sendoz agure arrotzak harria eskuartean aztertuz -.

Imperatorek ez du sekula imitaziorik izan.

- Gai hauetan ikasia al zara? - Ez al dakizu nor naizen? - Ez, noski.

Nor zaitut? - Michel Dubarat, Rue de Paixeko bitxizalerik ospatsuena.

Aspaldi nenbilen beronen atzetik, baina bere jabeak ez dit saldu nahi izan senitarteko oroigarritzat duelako, berak dioenez.

- Eta niri zergatik esan ote dit gezurrezkoa dela? - Konfidantza osoko ez diren adiskide eta ezagunei horixe esaten diete.

Era horretara lapurtzeko arriskua aienatzen dute...